Ataungo argazkiak Flickr-en
Flickr.com plataforma desberdinetan, argazki eta bideoak on-line komunitatean elkarbanatzeko webgune bat da. Orokorrean Web 2.0-ko nabigazio adibide berri bat bezala kontsideratzen da.
Flickr-ek aukera ematen du argazki eta bideoak munduko beste edozeinekin partekatzeko eta blogari askok erabiltzen dute argazki biltegi bezala. Flickr-ek ere, Web 2.0ko beste programa askok bezala, etiketak erabiltzen ditu argazkiak izendatzeko.
Duela gutxitik Flickr-eko erabiltzaileek badute beraien Ataungo argazkiak biltzen dituen talde bat, nahi duenak bertan jar ditzake Flickr-eko kontuak dituen irudiak. Hona adibide batzuk:
Bertan aurki ditzakegu, adibidez, Gipuzkoa Kulturak bildutako argazki zaharretako batzuk, duela gutxi aurkeztutako ‘GureGipuzkoa.net’ zerbitzuaren bidez.
Etorkizunean argazki bilduma ederra egingo dugulakoan, zuen ekarpenen zain geratuko gara.
‘Ataun’ taldea Flickr-en | Lotura
GipuzkoaKultura Flickr-en | Lotura
GureGipuzkoa.net | Lotura


