Archive for April, 2009

Fischer Zirkoa Ataunen

 

Argazkia: Andoni Munduate.

Argazkia: Andoni Munduate.

 

 

Heldu da Zirkoa Atauna. Gaur asteazkena, hilak 22, Fischer zirkoak herriko ume eta familientzako emanaldia eskainiko du arratsaldeko 6etan, horretarako San Martingo Plaza Berrian jaso duten karpa batean.

Zirko familiarra omen da, belaunaldiz belaunaldi pailazo, ekilibrista nahiz animaliekin ikusentzuleak alaitzen dituena. Ikuskizunak ordu eta erdi inguruko iraupena izango du, eta sarrerak eskuragarri izango dira bertan 7 euroren truke.

22

04 2009

Joan Arrondori elkarrizketa, Goierriko Hitzan

 

Arkaitz Apalategik Goierriko Hitzan:

Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliko estreinako etapa prestatzeko lanetan buru-belarri dabil Joan Arrondo (Ataun, 1955). Kartelak jarri, bidegurutzeetan egoteko jendea lotu, lanik ez zaio falta eta telefonoa ere dantzan dabilkio egun osoan. «Ez didate arnasarik hartzen uzten», dio umorez. Horrelako etapa bat antolatzeak lan handia badu ere, «gustura» ari dela dio Arrondok, eta astelehena iristeko gogoz dago.

Irakurri elkarrizketa osoa HITZAn

 

Goierriko Hitza  |  Link

02

04 2009

Aberri Eguna 2009

2009ko martxoaren 30eko Udal Agiria:

Datorren igandean, hilak 12, Aberri Eguna ospatuko da Euskal Herri osoan. Azken urteetan egin ohi dugun bezala, aurten ere gure herrian ospatzeko asmoa daukagu. Ospakizuna eguerdiko 11 eta erdietan hasiko da udaletxe aurrean. Herritar guztiak zaudete ekitaldian parte hartzera gonbidatuta.

Bide batez, udaletxean egingo dugun bezala, herriko balkoietan ikurrina jartzea eskatzen dizuegu.

ALKATEA

01

04 2009

Euskal Herriko Itzulia Ataunen (2)

2009ko martxoaren 30eko Udal Agiria:

Apirilaren 6 eta 7an Euskal Herriko Itzulia Ataunen izango dugu. Antolaketa behar bezalakoa izan dadin, denon aldetik ahalegina egin beharrean gaude. Horregatik ondorengo oharrak kontuan izatea eskatzen dizuegu:

  1. Aurreko udal agirian esaten genuen bezala, igande arratsaldetik astelehen iluntzera Mediku etxetik hasita eta Tailerreko zubiraino (atzeko bidea) ez da kanpoan ibilgailurik aparkatzerik izango. Karrerako orduetan izan ezik, aipatutako zatian garajeetan ibilgailuak dituztenak sartzeko-ateratzeko aukera izango dute. Beti ere sarrera bezala Tailerreko zubia hartuko da eta irteera bezala bidartekoa.
  2. Astelehenean, bai Arrondo aldetik eta baita Kaxeta aldetik ere Urkillagako bidea 13:15tatik aurrera itxi egingo da.
  3. Karrera pasatu behar den lekuetan animaliak (behiak, txakurrak, …) behar bezala zaintzea eskatzen da.
  4. Kanpotik karrera ikustera etorri nahi dutenentzat antolatzaileek zenbait aparkaleku jarri dituzte. Gainera ordena honetan lekuak betetzen joango dira: lehendabizi, Aitzarte aldea, gero hilerri aldea, hirugarrenik Berraingo zelaiak eta azkenik Zubikoetako soroa. Hauez gain gasolindegian ibilgailua utzi eta herribidetik oinez etortzeko aukera ere hor dago nahi duenarentzat.
  5. Datozen egunetan karrerarengatik San Martingo plazako edukiontziak Mediku etxe ondoan jarriko dira.
  6. Zortzi eta hamabi urte bitarteko umeek ere txirrinduan ibiltzeko aukera izango dute. Astelehenean eguerdiko 12:30ak aldera San Martingo plazara agertu behar dute bizikleta eta kasko eta guzti.
  7. Astelehenean eguerdiko 12:30etatik 13:30etara San Martingo plazan taldeen aurkezpena eta txirrindularien sinadura egingo da.

ALKATEA

01

04 2009