About
Kaixo bisitari eta ongi etorri blog berri honetara.
Aurkezpena gehiegi luzatu gabe, gauzatxo batzuk azaldu nahi nituzke:
- Blog hau Atauni buruzko berriak era independente eta anitz batean azaltzeko sortu da. Ez dago inolako erakunderi lotuta eta ez du inongo diru-laguntzarik jasotzen. Etorkizunean ere horrela jarraitzeko konpromezu irmoa dugu.
- Edukiak borondate handiko jendearen lanari esker emango dira argitara. Pertsona horietako bat izan nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu eta egingo dizugu tartetxo bat noizean behineko ekarpenak edo lankidetza egonkor baten bidez. Hau ez da blog itxi bat, ez irakurleentzako ez eta idazleentzako ere: nahi duenak parte har dezake.
- Iturri ezberdinetatik jasoko ditugu argitaratutako berriak. Iturri horietakoren bat ordezkatzen baduzu eta behar bezala erabiltzen ez dugula iruditzen bazaizu, esan besterik ez duzu eta akatsak zuzentzen saiatuko gara berehala.
- Blog gehienetan egin ohi den bezala, honetan ere irakurleek beraien iritziak eman ahal ditzakete. Horretarako iruzkin edo comment-ak erabil ditzakezue. Blogaren kudeatzaileek izango dute, dena den, egokiak iruditzen ez zaien iruzkinak ezabatzeko eskubidea. Ez da inolako jarrera ezegokirik onartuko, baina ahal den neurrian adierazpen askatasuna errespetatzeko konpromezua hartzen dugu.
Besterik ez oraingoz. Mila esker zuen bisitagatik eta ongietorriak bitez zuen ekarpenak.
Laster arte.
Andoni Munduate Dorronsoro
Ataun.info-ren kudeatzailea